Betiko ikastolako antolaketa eredua

Betiko ikastola  kalitatezko euskal heziketa integrala du helburu. Bere seme-alaben heziketaz arduratzen diren eta seme-alaben erantzukizuna etxe barrura mugatzen ez duten guraso euskaltzaleen kooperatiba gara. Ikastolako oinarrizko zutabea gurasoen erabakitze eta parte hartzea da, horretarako komisio eta organoak ditu.

Ikastolak egitura parte hartzailea dauka eta parte hartze maila  desberdinetan antolatuta dago. Organo gorena Asanblada da eta Artezkaritza Kontseiluko kideak, bazkideen Asanblada Orokorrak aukeratzen ditu lau urtetarako. Hala ere, eta jarraikortasuna emateko, kideen aldaketa txandaka egiten da, hau da, bi urtero Artezkaritza Kontseilu erdia berritzen da. Kide horiez gain, langileek ere daukate bere ordezkaritza Artezkaritza Kontseiluan. Irakaslegoaren aldetik, lau koordinatzaileak (Haur Hezkuntza I eta II, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) eta Zuzendari Pedagogikoa joaten dira eta ez dozenteen aldetik, ordezkari bat eta gerentea. Artezkaritza Kontseilua hilean behin biltzen da gutxienez.

Artezkaritza kontseiluak eguneroko erabakiak hartzen ditu, eta urtean bi asanblada burutzen dira ekainean, bat “Asanblada pedagogikoa” eta bestea “Sozietarioa”. Lehenegoan, urteko balantze pedagogikoa egiten da, eta bertan, urtean zehar egindako ausrnasketak azaltzen dira: arautegia moldaketak, ebaluazio txostenak, inkesten emaitzak,...  Asanblada Orokorrean aldiz, arlo ekonomikoa eta mantenu gaiak lantzen dira, bertan egiten dira bozkaketak eta aurrekontuak onartzen dira.

Gurasoen partaidetza ez da bakarrik asanbladetara mugatzen, beste bi atal baiditugu, guraseon ordezkarien batzarra eta lan taldeak. Guraso ordezkarien batzarrean, gelako ordezkariak batzen dira eta bertan informazioa trukatzen da, hobekuntza proposamenak egiten dira. Urtero batzar bi egiten dira Gabonak eta Aste Santua aldera. Horrez gain, ikastolan Lan Taldeak ditugu, hauek ikastolaren jardunean oso atal garrantzitsua diram bertan langileak eta gurasoak elkartzen baitira ikastola aurrera eramateko, Lan taldeak ondokoa dira: Ekonomikoa, Mantenu, Pedagogikoa, Kirol eta IKT. Horrez gain, jai batzordea, ikastolako jai antolatzeko osatzen da. Talde guzti hauetan irakasleak, langileak, gurasoak eta artezkaritza batzordeko kideak elkartzen dira. Talde bakoitzak egiten dituen proposamenak, artezkaritza batzordera eramaten dira eta bertan erabakiak hartzen dira.