Hezkuntza Proiektua

 

Betiko ikastolak ikastolen elkarteak garatutako proiektu pedagogikoak bere irakas jardueran erabiltzen ditu. Betiko ikastolak proiektu pedagogiko oso bat martxan dauka 0-16 urteko ibilbidea eta ikaslea bere osotasunean kontutan duena. Proiektu guztiak euskal Curriculum-ean oinarritzen dira. Proiektuak pedagogikoa hauek Nagusi eta Osagarrietan banatzen dira.

Betiko ikastolak aurrera daramatzan proiektu nagusiak ondokoak dira:

  • Haur Hezkuntzan Urtxintxa, Lehen Hezkuntzan Txanela eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan EKI. Proiektu hauek arlo guztiak lantzen dituzte metodologia berritzaileak erabiliz eta modu bateratuan. Proiektu bakoitzak hurrengora begira jartzen da ikaslearen garapena egokia izan dadin eta etapen aldeko aldaketa txikitzeko.

  • Haur hezkuntzan konfidantzaren pedagogiaren proiektua ere martxan jartzen ari gara.

  • HIZPRO  (hizkuntza proiektua) eta Euskaraz Bizi proiektuak, argi dugu gure helburu nagusiena euskara dela horregatik ikastola osoa Euskaraz Bizi proiektuan sartuta dagoela, ikasle, irakasle langile eta gurasoak.

Betiko ikastolak beste proiektu osagarriak ere garatzen ditu:

  • Eleanitz proiektua: Betiko ikastolak argi dauka gure ikasleak eleaniztunak izan behar direla horretarako 4 urteetatik aurrera ingelesa erabiltzen dugu klasean eta DBHko bigarren zikloan Gizarte zientziak ingelesaz irakasten dira, helburua ikasleak etapa guztiak bukatzean B1 ingelesa maila izatea da. Horrez gain ez dugu ahaztu behar DBHn eleanitz Frantsesa ere martxan daukagula hautazko irakasgaia bezala, kasu honetan helburua A2 maila lortzea da.

  • Euskararen erabileraren barruan Bertsolaritza ere landu egiten dugu proiektu berezi batekin lehen hezkuntzaren azken zikloan.

  • Agenda 21: gure ikasleek herriko eta ikastolako gizarte eta ingurumen arazoak ezagutzea, hobekuntzak proposatzea, aukerak bilatzea eta konponbideak adostea nahi dugu.

  • Proiektu osagarrien barruan ere teknologia berriak daude eta horietan IKASYS eta IKT proiektuak martxan ditugu.

  • Hezkuntza emozionala. Gure eta besteen emozioak ezagutzea, identifikatzea eta erregulatzea, giza baliabideak izatea, gatazkak ikasteko erabiltzea, hauek ondo kudeatzen jakitea eta erabakiak hartzea funtsezkoa da gure nortasunaren eraikuntzan eta garapenean, elkarbizitza baikorrean eta eduki akademikoen barneraketan.

  • Azkenik gorputz heziketan Orekaz proiektua martxan daukagu

 

Proiektu nagusiak

                           

            Gehiago irakurri                Gehiago irakurri              Gehiago irakurri                  Gehiago irakurri                Gehiago Irakurri

                                                                                    

   

Proiektu pedagogiko osagarriak

             

    Gehiago irakurri            Gehiago irakurri                       Gehiago irakurri                Gehiago irakurri            

          

        Gehiago irakurri                  Gehiago irakurri                Gehiago irakurri        Gehiago irakurri