Arratsaldeko zazpi t´erdiak ikastolaren aparkalekuan emozioa nabari, gaurko gaua irakasle eta klasekideekin pasatuko dugu, hau urduritasuna! Gurasoak agurtu, motxila hartu eta ikastolara sartzera goaz, baina gaurkoan lo zakuak eta "esterillak" dira nagusi Betiko ikastolan.
"Gau literarioa"-ren izenpean tailerrak, ipuin kontalariak, afaria, irakurtzeko tartea eta loaldia burutu genituen irakurzaletasuna baino askoz gehiago bultzatzeko asmatu genuen ekimenean.