Jantokia

Jantokia

Bazkaria ikastolan bertan egiten da, horretarako sukalde propioa eta prestatua daukagu. Sukaldariak ikastolako langileak dira.  
Menu egokitua prestatzen da hala behar duenarentzat (alergiarik balego elikagaiak moldatuko dira umearen beharretara).
0, 1 eta 2 urteko umeekere Ikastolan jan eta askaltzeko aukera daukate. Kasu honetan ere, umea elikagaiak  probatzen hasten den heinean pureak eta frutak egokituko zaizkio.
Ikastolak bertoko produktuak erabiltzen ditu, barazkiak larrabetzuko baserritarrek ekarrita, haragia ikastolako bazkide diren gurasoen harategietatik, lekaleak jatorri hurbilekoak, 2011-2012 ikasturtean agenda 21 programaren barruan ikastolako elikagaien trazabilitatea aztertu zen eta horren harira hainbat erabaki hartu dira iraunkortasuna bermatzeko.
Gure menuak orekatuak dira eta aholku medikuetan oinarritu egin gara arrazioan tamaina finkatzeko, barazkien erabilera indartzeko eta koipeen erabilera murrizteko.

Menuak eta ohiturak

Jantokiko helburuak                                

  • Janari egoki eta orekatua eskaini                                
  • Higienea zaindu elikagai, mahai eta abarretan
  • Elkarbizitza landu                                                      
  • Fisikoki zaindu                                                          
  • Euskara erabiltzera animatu 

Lantzen diren ohiturak

  • Plater desberdinak jaten ikasi
  • Eserita jan
  • Tresnak egoki erabili
  • Hiru platerak ordenean jan
  • Mahaia garbi utzi
  • Jan aurretik eskuak garbitu
  • Jantokia garbi mantendu
 

Menua denontzat

Kooperatibakide eta lagunek eguneko menua ikastolan jateko aukera dugu. Ikasle eta langileek jaten duten bazkaria izango da. Bazkalduko duzuenok bulegoan jakinarazi behar duzue, beti ere goizeko 10ak baino lehenago.        Umeen janariarekin zerikusia duen edozein gauza planteatzeko (menu bereziak,...), bulegora dei dezakezue edota zuzenean, Jantokiko arduraduna den Rosarekin hitz egin dezakezue.

 

Jantokiaren erabilerak: afariak ospakizunak eta urtebetetze jaiak

Lagunarteko edo familiarteko afari edo ospakizunen bat egiteko asmoa duzuenean ikastolako jantokia erabili dezakezue.
Umeen urtebetetze jaiak ere ikastolako jantokian antola daitezke.
Horretarako nahikoa da lekua erreserbatzea bulegora deituta.
Aste bakoitzean 4 urtebetetze batera ospa daitezke aldi berean, beraz, lekua gordetzeko lehen baitlehen deitzea komeni da.
Prezioak: Jantokia bakarrik 1€ pertsonako     Kasu hauetan, norberak ekarri behar ditu etxetik gauza guztiak, eta ikastolari ordaindu beharko zaiona 1€ ume bakoitzeko da.
Jantokia eta sukaldea 1,5€ pertsonako          
Bestalde, gogoratu honako kasuetan, umeak gurasoen ardurapean geratuko direla eta patinak eta halakoak ekartzekotan, ezin direla jantoki barruan erabili.
Azkenik, talde bakoitzak jantokia garbitu beharko du eta aurkitu bezala uzteaz arduratu.