Bertoko produktuak, ikastolan bertan sukaldatuak!

Betiko ikastolako sukaldariek produktu bikainak erabiltzen dituzte.

Bertoko produktuak bertoko denda txikietan erostea da gure lehentasuna .

Sasoiko fruta, haragia, barazkiak,...

Leioa, Algorta eta Erromoko denda txikietan erosten ditugu eta ahal den neurrian baserritarrei baita ere.

Arrainari dagokionez zailagoa izan da orain arte baina aurtengo uztailean, gure baldintzak betetzen dituen Pasaiako arrain kooperatiba batekin elkartu gara eta harrez geroztik, Ikastolako bazkalkideari arrain freskoa eskeintzen zaio .