Gau literarioa (2016)

Arratsaldeko zazpi t´erdiak ikastolaren aparkalekuan emozioa nabari, gaurko gaua irakasle eta klasekideekin pasatuko dugu, hau urduritasuna! Gurasoak agurtu, motxila hartu eta ikastolara sartzera goaz, baina gaurkoan lo zakuak eta "esterillak" dira nagusi Betiko ikastolan.

"Gau literarioa"-ren izenpean tailerrak, ipuin kontalariak, afaria, irakurtzeko tartea eta loaldia burutu genituen irakurzaletasuna baino askoz gehiago bultzatzeko asmatu genuen ekimenean. 

Erraz ahaztu ezin diren gau hoietakoa izan da apirilaren 21ekoa, beste urte batez: 310 ikasle, 22 irakasle, hamarnaka guraso eta sukaldarien laguntzarekin gaua elkarrekin igarotzea posible egin dugu. 

Izugarrizko bizipena! Datorren ikasturtean hobetu beharrekoak hobetuz, berriz ere ikastolan lo egingo dugu!

Argazki batzuk ikusteko: https://www.facebook.com/permalink.php?story_fbid=1344628275553124&id=24...