Azaroak 25, indarkeria matxistaren kontra

Azaroaren 25aren harira hainbat izan dira ikastolan burututako ekimenak.

Gelaz gela, txikienetatik hasita eta DBHko ikasle nagusienerarte, gaur egun indarkeria matxistak gure jendartean  suposatzen duen arazo larriaren inguruan hausnartu eta eztabaidatu dugu. Egunotan horma-irudi argazki eta bideo ikusgarriak egin ditugu, baita Uluka taldearen "Morez" kanta ikasi ere. Erasorik txikienaren aurrean ez ikusiarena ez egiten eta hezkidetzan sakonduz, Betiko ikastolan argi dugu. Elkarbizitzan eta errespetuan oinarritutako jendarte parekidea nahi dugu.