2017/18 ikasturtea. Erronka berriei begira.

Irailaren erdialdean sartuta, badugu ikasturtea martxan jartzeko sasoia. Beste urte batez gogotsu eta emozionatuta datozen ikasleen zaratak ikastolako eremu guztiak hartu ditu.

Aurten ikastolak aurpegi berria ere aurkeztu digu. Hilabete luzez gogor lanean egon ostean Betiko ikastolak badu DBHko eraikin berria zutik. Honetaz gain, ikastolan hainbeste behar genituen hainbat hobekuntza ere egin izan dira, hesiak aldatu, bulego berria eraiki, patioak konpondu, mendian belarra landatu, igogailua jarri, jantokia handitu, komunak hobetu... Pixkanaka pixkanaka, etorkizunera ilusio handiz begiratuz, ikastolak inoiz baino indartsuago ireki ditu ateak. Ongi etorriak!!!   

  

Ikastolako argazki berri batzuk hemen: https://www.facebook.com/Betiko-Ikastola-248613688487927/