Zer gara?

  • Betiko Ikastola eskola entitatea gara.

  • Betiko Ikastola entitate euskalduna gara. Euskararen eta Euskal Kulturaren transmisio, garapen, normalizazio eta potenziazioarekin guztiz konprometitua .

  • Erakunde pluralista gara, Euskal Herrian dauden ideia desberdinen elkarbizitzarekiko errespetu osoarekin.

  • Inolako diskriminaziorik gabe. Maila desberdineko pertsonei zabalik, aukera berdinak eskaintzen dizkien eskola da Betiko Ikastola.

  • Hautabide demokratikoa egina du Ikastolak. Denek parte hartu behar dute beraren kudeaketan, baita aktiboki lagundu ere.

  • Ikastolak erabakiak hartzeko ahalmena du, baita konpetentzia zabalak ere.

  • Euskal Eskola da Betiko Ikastola, Euskal Herriko Eskola Nazionala eratzeko bokazioarekin.

Zer nahi dugu?

  • Ikasleak giza balorez eta gaitasunez hornitu.

  • Ikasleak formazio euskaldunaz hezi.

  • Ikasleak aniztasunean hezi.

  • Ikasleengan jokabide demokratikoa landu.

  • Hezkuntza Proiektua garatzeko autonomia Euskal Eskola lortu.

 

Xedeak

Betiko Ikastola herri ekimenez sortutako guraso kooperatiba da,  irabazi asmorik gabekoa,  zerbitzu publikoa eskaintzen duena.
Zero hamasei urte bitarteko ikaslei  kalitatezko hezkuntza euskalduna eta prestakuntza integrala, giza baloreetan oinarritua, ematen duena. Pertsona euskaldunakkonpetenteakberritzaileak hezten dituena, etorkizuneko erronkei arduraz aurre egiteko gai izango direnak. Aipatutako zereginak burutzeko, etengabeko hobekuntzan eta partaide guztien elkar-lanean oinarritzen dena.

Ikusmira

Gure Ikastola inguruko herrietan eredugarria izatea nahi dugu:
•    Ikasleak osotasunean, hau da, era integralean heziz
•    Inklusioaren bidean lan eginez
•    Gurasoei eta ikasleei bideratutako kalitatezko zerbitzuak eskeiniz
•    Gizartearekiko eta ingurumenarekiko errespetua landuz
•    Baliabide kudeaketa bideragarria lortuz
•    Kalitatezko hezkuntza emanez
•    Langile egonkor eta inplikatuak bermatuz

Baloreak

•    Euskara eta euskal kultura erabili eta zabaltzeko konpromezua dugunok
•    Hobekuntza eta berrikuntzarekin konprometituak
•    Ingurumenarekiko adeitsuak
•    Ikastolako partaide guztiekin elkarlanean eta lankidetzan aritzen garenok kontzentzuen bidez era demokratikoan.
•    Aniztasunaren aldeko jarrera dugunok
•    Jarrera kritikodunak

Betiko ikastola gaur egun

Gaur egun BETIKO IKASTOLAk 0tik 16 urtera arte doan Hezkuntza Proiektua eskaintzen du, batez ere Leioa, Getxo (Erromo) eta Erandio Udalerrietara zuzendua. Kokatua dagoen inguruneak lehiakortasun itzela du, beste Zentro Pribatu, Publiko eta ibilbide luzeko beste Ikastola batzuen hurbiltasun geografikoa dela eta. Urtez urte BETIKO IKASTOLA bi lerroko zentroa bihurtzen ari da, gaur egun 500 ikasle inguru duelarik.
 
Azken urteetan egindako berritze eta handitze lanen ondorioz, gure ikastolaren azpiegiturak inguruko beste zentroen parekoa izatea lortu dugu. Era horretan, datozen zortzi urteetan edukiko dugun matrikulazio-hazkundeari erantzuteko behar den beste gela daukagu gaur egun.
 
Gure eredua, Ikastola Eredua, ez da bakarrik ohiko ikasgaiak euskaraz irakastea, zerbait gehiago baino. Gure ikasleak prestakuntza euskaldunean hezi nahi ditugu: euskara ongi menderatuz, euskararen eta euskal kulturaren transmisio, garapen eta indartzearekin konprometituz eta Euskal Herriaren lurralde-errealitatearekiko zein errealitate historiko, sozial, ekonomiko eta kulturalarekiko partaide bihurtuz.
 
Ikastolaren barnean zein berorretatik kanpo euskara eta euskal kultura sustatzeko apustu garrantzitsua egiten dugu: adibidez, esku pilota, bertsolaritza, euskal dantzak, euskal jaiak eta abar antolatuz. Era berean, azpimarratu beharrekoa da Leioa eta eskualdeko euskararen aldeko gizarte-ekimen guztiekin elkarlanean aritzen garela.